Lehoiak kristautzen

Lehoiak kristautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehoiak-kristautzen/@@download/image/48p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Lehoiak kristautzen
46 urteko gizon bat Taiwango Taipei hiriko zooko lehoien eremuan sartu zen animaliak kristautzen saiatzeko. Bi eskuak altxata zituela, honakoa esan zien bi lehoiei: “Jesusek salbatuko zaituzte” eta “zatozte, eta hozka egin iezadazue”. Lehoietako batek hankan hozka egin zion misiolariari. Dena den, zorionez, zooko langile batek lehoiak anestesiatzea lortu zuen. Momentuz, Taipeiko lehoiek agnostiko samar jarraituko dute.