Lehoia gizakiaren lagunik onena

Dendariek, lapurretak saihesteko, mota guztietako neurriak hartu ohi dituzte. Dena den, ondorengoa bezalakorik nekez topatuko duzue. Mexiko hiriburutik gertu dagoen herri batean, garabiak saltzen dituen dendari batek lehoia erosi du, ebasleak uxatzeko asmoz. Lehoia zirku batean eskuratu du gizonak eta, bere esanetan, basapiztiak beharrezko dokumentazio guztia du. Dena den, lapurren aurkako neurri egokia izateaz gain, lehoia erakargarria ere bada inguruko jendearentzat eta beraz, asko eta asko, zoologikora joan beharrean, dendara hurbiltzen dira lehoia ikustera.