App hi! aplikazioaren bitartez lehiaketetan parte hartu eta hauek antolatzeko aukera

App hi! aplikazioaren bitartez lehiaketetan parte hartu eta hauek antolatzeko aukera Lehiaketak eta taldeak sortzeko aukera gehitu diote Appa hi! aplikazioari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehiaketak-eta-taldeak-sortzeko-aukera-gehitu-diote-appa-hi-aplikazioari/@@download/image/appahi-eibar-pantaila-irudiak.png
2023/12/22
Lehiaketak eta taldeak sortzeko aukera gehitu diote Appa hi! aplikazioari
App hi! aplikazioaren bitartez lehiaketetan parte hartu eta hauek antolatzeko aukera

Hika ikasi eta praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, Badihardugu Elkartearekin batera CodeSyntaxek garatuta 2021. urtean. Modu errazean hika egiten ikasteko aukera paregabea da. Azken asteetan zenbait berrikuntza gehitu dizkiote: beste bost herritako hikako taulak, bideoak eta ariketak, baita lehiaketak antolatzeko eta jokatzeko funtzionalitatea ere.

Modu errazean, edozein erabiltzailek lehiaketak antolatzeko aukera izango du aplikaziotik atera beharrik gabe eta hikarekin jolasean ari dela. Talde eta lehiaketak sortu ahalko dira inguruko lagun, sendi eta ikaskideekin partekatu eta erronkak sortzeko. Appa hi! aplikazioaren helburua, finean, bost astetan hitanoaren oinarria ikastea eta barneratzea da, beti ere modu errez eta entretenigarrian. 

Hitanoaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkezten dira, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Doakoa da eta Android zein Apple telefonoetarako dago eskuragarri.