Lehiaketa irabazi ondoren, aske

Errusiako sei preso aske utzi dituzte espetxe arteko kantu lehiaketa irabazi ondoren. Lehiaketa Errusiako Justizia Ministerioak antolatu zuen, eta 800 presok parte hartu zuten. Eurek egindako kantak abestu zituzten presoek. Aske geratu ziren sei lagunek espetxetik kanpora bizimodua antolatzen hasteko dirusaria jaso dute. 'Kantatuz' jendea kalera irteten zela entzuna genuen, baina beste mota bateko 'abestiak' zirela uste genuen!