[LEHIAKETA] Berri Txarrak Iruñean zuzenean ikusi nahi?
![[LEHIAKETA] Berri Txarrak Iruñean zuzenean ikusi nahi? [LEHIAKETA] Berri Txarrak Iruñean zuzenean ikusi nahi?](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehiaketa-berri-txarrak-irunean-zuzenean-ikusi-nahi/@@images/1272c6ce-17ad-4dfc-9896-b12cb27b07b2.jpeg)
Berri Txarrak taldea Euskal Herrian izango da datozen egunetan, eta kontzertu itzela eskainiko du Iruñean azaroaren 3an, osteguna. Sarrerak dagoeneko agortu dira, baina lasai; GAZTEZULOk BI SARRERA ditu zuretzako!
Kontzertura DOAN joan nahi duzu? Ez galdu Berri Txarrak taldeko bateria eta gure argazkilari Galder Izagirreri egin genion elkarrizketa! Bertan aurkituko duzu galdera honi erantzuteko gakoa:
- Noiz eta nola sartu zen Berri Txarrak taldean Galder Izagirre?
Erantzuna emateko:
- Gure Facebook, Twitter edo Instagram orrialdetan idatzi. (Horretarako, gure jarraitzaile egin zaitez)
EDO
- Formularioan erantzuna eman.
Eta zozketan sartuko zara. ZEREN ZAIN ZAUDE BERRI TXARRAK ZUZENEAN ENTZUTEKO?
_________________________________________________________________
Hogei urte bete ditu Berri Txarrak taldeak, eta ‘Denbora da poligrafo bakarra’
disko hirukoitza plazaratu dute. Taldean berriena den arren, beste hainbeste urte daramatza bateria astintzen Galder Izagirrek (Irun, 1974).
Normalean, bulegoan elkartu eta kotxe bakarrean joaten gara Galder eta biok hilabeteko protagonistarengana. Lehenengo, berak argazkiak ateratzen dizkio, eta nik, ostean, elkarrizketatu. Bidaiatxo horietan kontatutako anekdotetan somatzen duzu alboan daramazun horrek asko duela kontatzeko, izan dituen bizipenek eta mundua ulertzeko duen moduak merezi dutela argia ikustea. Hala, gaurkoan bakarrik noa kotxean, eta Galder zain dut Irunen.
Joaquin Gamon kaleko L’atelier tabernara joan gara, eta bazkaldu bitartean (ederrak zinez gazta eta haragi pikatuarekin egindako bola, etxeko entsalada eta lau saltsatan bustitzeko patata erreak), luze eta zabal hitz egin dugu Galderren musika ibilbideaz. Hain luze, enteratu gabe alaben bila joateko ordua iritsi zaiola. Eta beste musikaz kontatu dizkidan beste gauza interesgarri dituenez argazkilaritzaz kontatzeko, beste hitzordu bat egin dugu. Horiek urtarrileko alean.
Dut aipatzen da zure lehen talde bezala, baina oker ez banago, Big Crunch izenekoan eman zenizkion bateriari lehen kolpeak.
Hala da. Lusty Men taldearen ondarea zen; Mikel Insaustik, gaur egun Gara egunkarian zine kritikak idazten dituenak, eta Irungo Bloody Mary musika dendako jabe Juankarrek osatu zuten taldea beste lagun batzuekin. Bateria-jotzaile bat behar zuten, eta orduantxe sartu nintzen ni, hamazazpi urterekin.
Diskorik atera zenuten?
Ni taldean negoelarik, single bat atera genuen: Rhythm and Noise. Azalean eta kontrazalean ni agertzen nintzen belarra mozten. Lagunek oraindik barre egiten didate horregatik.
Laster sortuko zenuten, ordea, Dut.
Bai, Moskuko (Irungo plaza ezaguna) gau ero batean sortu zitzaigun ideia Hondarribiko lagunekin batera. Larunbat gauetan astelehenetan desegiten diren talde asko sortzen dira, baina Dutek aurrera egin zuen. 1993an hasi ginen, oso gogotsu, eta berehalakoan zazpi kanta eginak genituen. Kanta horiekin eman genuen lehen kontzertua, nik lan egiten nuen Moskuko Deportivo tabernan. Gure sorpresarako taberna petatuta zegoen, eta hamalau kanta jo genituen, geneuzkan guztiak errepikatu behar izan baikenituen. Kontzertu horretan Fermin Muguruza zegoen, eta asko gustatu zitzaion egiten genuena. Esan Ozenkirekin zerbait egitea proposatu zigun.
Orduan hasi zineten ‘Dut’ (1995) diskoa prestatzen?
Lehenago Hondarribiko hainbat talderekin batera Underribi (1994) diskoa egin genuen; gure lehengo lau kantak hor grabatu genituen. Hala ere, Deportivoko kontzertu hartatik aurrera ez ginen gelditu. Gure asmoa kontzertua egin eta gero kanta gehiago egiteko denbora hartzea zen, baina ezinezkoa izan zen; astebururo kontzerturen bat genuen eta martxa horretan egin ginen musikari. Ez ginen eskolatuak, autodidaktak ginen eta denon artean ikasi genuen musika jotzen.
Mosku plazak beste garai batzuk bizi izan zituen orduan.
Bi faktore izan behar dira kontuan garai hartako Mosku ulertzeko. Alde batetik, asteburuetan kalea hartzeko zegoen ohitura, eta bestea, Bidasoaldean alardeari lotutako liskarren aurreko urteak zirela. Garai hartan Bidasoaldekoon artean ez zegoen banaketarik, Moskuko tabernak beteta izaten ziren, jende berria eta talde berriak ezagutzen zenituen bertan, hemengo taldeak entzuten zenituen… Energia hori guztia plaza horretan isladatzen zen. Garaiak berez ere aldatzen dira, baina alardearen kontuak haustura sozial ikaragarria eragin zuen Hondarribin zein Irunen, kuadrila zein familietan.
Hori gertatu aurreko energia baliatu zenuten zuek.
Bai, Dut zalantzarik gabe garai hartako energiaren ondorio bat izan zen. Eta esan behar da guk nerabezaroan bizi izan genuen Moskuko energia hori, berez, Kortatu, Baldin Bada, Vomito, Legaleon Teatro, Angula irratia eta beste hainbatek eragin zutela 80ko hamarkadan.
Lehen diskoarekin zuen lekutxoa egin zenuten euskal musikaren panoraman.
Zalego txikia genuen, pixkanaka kontzerturo egiten den zalego fidela. Adin horretan astebururo alde batetik bestera ibiltzea guretzat paradisua zen. Baina haustura bat izan genuen, denok ezin baikinen ibili erritmo berean. Enekok eta Manexek taldea utzi zuten, eta orduan beste hirurok aurrera egitea erabaki genuen. Jarraitzeko erabakiak nolabaiteko subidoia eman zigun, eta 1995eko udarako hiru hilabeteetan At diskoko hamabost kantak prestatu genituen. Asteko zazpi egunak lokalean pasatu genituen, baina ez obligazio bezala, gogoz baizik.
Disko horretako The Big Lie of Love zuk kantatu zenuen, ezta?
Bai. Kanta hori stand by momentu batean egin genuen, bakoitzak berea ez zen instrumentua hartuta, eta ni kantatzen hasi nintzen. Lagun handia nuen Legaleón antzerki taldeko Edurne Rodriguezek idatzi zuituen hitzak; lehen diskoko Epilogoa abestiarenak ere bai. Niretzat influentzia artistiko handia izan zen Edurne, baina minbiziak eraman zuen. Goiz tokatu zitzaigun horrelakoak pasatzea. Vomito taldeko Victor ere, Deportivon lankide nuena, Hiesak jota hil zen diskoa atera eta jarraian; ohean zela elkarrekin entzun genuen. The Big Lie of Love kantatzea Edurneri egiten nion omenaldia zen.
Ondoren etorri zen Fermin Muguruza eta Dut proiektua, eta ‘Ateak ireki’ diskoa.
Joseba Ponce beti izan da oso kreatiboa, bere ideiak eta kantak grabatzen zituen, eta alardearen bonbak eztanda egin zuenean Bidasoa fundamentalista izeneko kanta grabatu zuen etxean. Fermini asko gustatu zitzaion, eta hortik abiatu zen batera zerbait egiteko ideia. Oso disko berezia izan zen. Bi mundu eta bi belaunaldi desberdin elkartu ginen sormenerako. Miarritzen grabatu genuen garai hartan musika elektronikoan abila zen teknikari batekin, Xabi Perirekin, eta gainera dena sekretupean egin genuen. Bira aurkeztearekin batera aurkeztu genuen diskoa.
Ez zen edonolako bira izan.
1998. urte hura zoragarria izan zen, asko disfrutatu eta ikasi genuen. Besteak beste, AEBetara joan ginen, New Yorken GBGB aretoan jo genuen, garai hartan punk-rockaren munduko meka edo tenplua zen, eta Bad Brains-eko baxu-jotzailearen talde batekin, gainera. Los Angelesen ere egon ginen, Bad Brains-eko kantariarekin. Bat-batean ametsa bizitzen ari ginen.
Gaur egun euskal talde batek halako bira bat egitea ere ez da hain erraza, baina garai hartan suposatzen dut zailagoa izango zela.
Beno, lehen ere egiten ziren, baina gutxiago. Ruper Ordorika jada New Yorken izana zen, Fermin Negu Gorriak eta Kortaturekin nazioartean ibilia zen, eta talde gehiagok ere egingo zituzten halakoak, baina pentsatu zer zen Internetik gabe fax-a erabilita gira bat lotzea! Merito handia zuen. Gainera, Gaitzerdi antzerki taldeareki batera batera egin genuen ikuskizuna; hamahiru lagun mugitzen ginen, eszenatokian andamioak montatzen genituen, antzerki garaikidea uztartu genuen… Oso bira konplexua izan zen, baina antolakuntzaren maisu bat genuen manager gisa: Jitu.
Aurretik Dutekin egin zenuten Euskal Herritik kanpora birarik?
Bai, 1994an Europan zehar egin genuen bira: Frantzia, Alemania, Italia, Suitza… Hogei urterekin furgonetan egin genuen bira. Gaztetxeetan jotzen genuen eta lo zakuetan edo lurrean koltxoiak botata lo egin; zoriontsuak ginen. Egun batean bi pertsonarentzat jotzen genuen eta ondorengoan hogeirentzat. Hor konturatzen zara txikitan amestutakoa ez zela amestu bezalakoa, zailagoa dela. Baina gustukoa egiten ari ginen, lagunekin, eta ikasteko sekulako aukera zen.
Ostean, taldean bakarrik egindako hirugarren diskoa etorri zen: ‘Askatu korapiloa’.
Askatu korapiloa oso disko berezia izan zen, esperimentu bezala grabatu baikenuen Txapekin. Gainera, diskoa sortu genuen leku berean grabatu genuen, Hondarribiko musika taldeen elkartearen lokalean, Psylocibenean. Jende asko zebilen aurrera eta atzera eta beraz, ate irekietako grabaketa edo izan zela esan genezake. Ahotsak Txapen aitak zuen kristaldegian grabatu genituen. Lokaleko soinu bortitz eta iluna ezinhobeto isladatu zen disko hartan.
Disko horren biran Anari eta Lisabörekin ere jo zenuten. Taldeen arteko harremanak estuak ziren orduan.
Hiru talde horiek, adibidez, Esan Ozenkin eta Metaken geunden, teilatupe berean, eta gaur egun ez da hori gertatzen. Etxe hartan Etsaiak, EH Sukarra, Eraso, Anari, Lisabö, Lif, Joxe Ripiau eta beste hainbat talde geunden. Bulegoan elkartzen ez baginen, Moskuko tabernaren batean ikusten ginen, giroa zegoen, mugimendu etengabea zuen ibai bat zen. Gaur egun, aldiz, aintzira.
Bi talde horiek, irudipena dut, euskal musikan gertatzen den fenomeno baten erakusgarri badirela. Jarraitzaile fidelak dituzte gurean, baina prestigio handiagoa dute kanpoan.
Pendiente daukagun ikasgai bat da hori. Azken hogei urteetan, baita azken hamarretan ere, Euskal Herriko musikan gauza interesgarri asko pasa dira, baina ez diogu kasu handiegirik egin, ezta barruan gaudenok ere. Azken urteetako kreatibitate piloa komunetik behera botatzen ari gara, jaramonik egiten ez diogulako.
Guretzat ere, iraganekoa beti da hobea, ezta?
Oro har, badugu ohitura edo tendentzia desagertu diren taldeak goresteko, eta aldi berean, taldea bizirik zegoenean indiferentziaz tratatzeko, jarrera pasiboz. Ez dagoena idealizatzen dugu. Kuraiarekin ari ginela Josebari eta bioi mundu guztiak Duten inguruan hitz egiten zigun, eta Fernandori El corazón del saporen inguruan.
Hala ere, Dut bada jende askori iltzatuta geratu zaion taldea.
Bai, talde kuttun bezala sentitu izan gara beti. Izan dugun zalegoa bihotzekoa izan da, asko maite izan gaitu eta gaur egun ere, denbora pasa den arren, oraindik bada jendea gogorarazten diguna Dut zer izan zen beraien bizitzan, nolabait beraien bizitzaren momentu bateko soinu banda izan dela.
Musika beste aldetik ere bizi izan duzu, irratian adibidez.
Egin irratian hasi nintzen Ibaialdeko blusa saioa egiten (Robert Johnsonen Travelling Riverside Blues abestiak eman zion izena, eta Led Zeppelinen bertsioa zen sarrerako sintonia). Hamabost-hamazazpi urte bitartean zaletasun handia nuen bluesarekiko. Egia da, ordea, hemezortzi-hemeretzi urterekin, egitura errepikakorra duen musika prebisiblea izanik, aspertu egin ninduela. Eta hor agertu zen jazza, ezustekoz betetako musika librea. Freddie Hubbard, Eric Dolphy, Elvin Jones edota Art Blakey bezalako musikariek burua eztandarazi zidaten. Jazzaren inprobisazioak harrapatu egin ninduen. Aldaketa hori nire buruak eman zuen jauziaren isla izan zen, ertsitasunetik irekierarako jauzia.
Saio gehiago ere egin zenituen, ezta?
Ostean, Euskadi Gaztean Bidegurutzean saioa egin nuen (kasu honetan, Johnsonek musika jotzeko deabruari arima saldu izana hartu nuen izenerako inspirazio). Elkarrizketak egin eta egunero musika estilo bat jorratzen nuen: hip-hopa, musika elektronikoa, hardcorea, punka... Bakar batzuek gogoan dute saioa, jartzen nituen taldeen izenak apuntatzen baitzituzten. Asko disfrutatu nuen garai hura. Irratiko ibilbidea Antxeta irratiako Ezin ixilik egon saioarekin amaitu nuen.
Nola ikusten duzu, musikari dagokionez, gaur egun ditugun irratien egoera?
Irratiarekiko, oro har, oso interes gutxi dagoela uste dut; jendeak hari musikala nahi du, atzeko musika, eta bolumen ez oso altuan. Bestalde, iruditzen zait arriskuak hartzeko beldur asko dagoela irrati publikoan, ez dagoela entzuleari musika aniztasuna ezagutarazteko ausardiarik. Musikan espezializatutako irratietan badago hutsune bat, are nabarmenagoa dena euskal kulturarekiko espezializazioan; kirol arloa, aldiz, ondo zainduta dago ba. GAZTEZULOk prentsa idatzian betetzen duen hutsune hori irratian betetzeke dago.
Sorkuntzara bueltatuz, Duten ostean Kuraia etorri zen.
Josebak bazituen kanta batzuk Duten garaitik prestatuta, baina punkrockeroagoak zirenak. Garai hartan asko jotzen genuen Anestesiarekin eta El corazón del saporekin, eta hala, Josebak, Mikelek eta Fernandok erritmo kutxarekin maketa grabatu zuten. Nik urtebete neraman jo gabe, baina beraiekin hasi zen bateria-jotzaileak huts egin eta gutxira diskoa grabatu behar zutenez, Josebak laguntza eskatu zidan. Lagunak ginelako eta egiten zuten musika gustatzen zitzaidalako batu nintzen, eta haisera batean lau kontzertu jotzeko taldea zelako. Baina Dutekin gertatu bezala, ondoren beste lau etorri ziren, eta zurrinbilo handi bat bihurtu zen. Beste eztanda bat izan zen, energia txute bat. Zuzenekoak basatiak ziren. Asko disfrutatu genuen.
Bertako talde askok euskara ez beste hizkuntza batean kantatzea erabakitzen dute. Fernandok, aldiz, argi zuen euskaraz kantatuko zenutela.
Fernando musikari, idazle eta letrista izatearen gainetik militante politikoa da; beti esan du musikara politikatik iritsi zela, ez alderantziz. Gainera, Euskal Herriko egoera politikoa oso ondo ezagutzen zuen, baita euskaraz abestearen zailtasuna ere. Eta hala ere, beregain hartu zuen ardura hori Gaur egun euskal hiztuna da; adibide bat izan da gutako askorentzat.
Hizkuntzaren auzi horretan, musikari dagokionez, zer iritzi duzu?
Bakoitzak nahi duena egin dezake. Kontua kanta onak egin eta horiek transmititzea da. Ni egon naizen taldeetan modu naturalean egin dugu ama hizkuntzaren aldeko hautua. Hara, Berri Txarrakekin AEBetan sarritan egon gara, eta han euskara bitxia egiten zaie, baina ez die harritzen bakoitzak bere hizkuntzan abesteak. Are gehiago, ingelesez gaizki abesten duten taldeetaz aspertuta daude.
Berri Txarrak aipatu duzula, noiz eta nola sartu zinen taldean?
2010eko uztailean deitu zidan Gorkak. Kuraiaren abestiak esaten duen bezala, "ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin", eta kontraesan bati aurre egin behar izan nion. Urtebete neraman jo gabe, eta denbora zen erabaki nuela argazkilaritza ofizio bihurtzea eta musika afizio izatea. Baina lehentasun horiek berriz iraultzea erabaki nuen. Hori bai, jada aita nintzen, eta ordura arte erabakiak nire hobebeharrez hartzen banituen, ordurako, sortzen ari nintzen familiaren hobebeharrez hartu behar nituen. Beraz, nahiz eta jotzeko irrikitan egon, ondo pentsatutako erabakia izan zen.
Taldearen entitateak ere izango zuen eraginik.
Argi nuen musikari ekingo banion ez zela edozein talderekin jotzeko izango. Buruan gehiago nuen nik sortutako zerbaitekin hastea, nire kantak egiten ere ari nintzen… Eta bestalde, Berri Txarraken Libre diskoarekin maitemindu egin nintzen, eta proiektu bezala musikan hasten zarenean duzun ametsa betetzeko aukera eskaintzen zidan: Gustuko duzun horretaz bizitzea.
Euskal Herrian talde erreferentea zarete, baina kanpoan ere jarraitzaile asko dituzue.
Gainera, gaur egun, sare sozialen bidez erraz jakin dezakezu jendeak nondik jarraitzen zaituen. Hala ere, ukaezina dena da Berri urte askoan ereindakoa jasotzen ari dela orain; inork ez dio ezer oparitu eta merezita dauka. Bestalde, taldeak oraindik ez du sabaia jo, edota bidean aurkitu dituen sabaiak apurtu egin ditu, eta hasierako musika egiteko ilusio eta pasioarekin jarraitzen dugu. Nolabait, jarraitzaileengandik jasotzen dugun energia sormenera berbideratzen dugu.
Gurean ez dira talde asko profesionaltasunera jauzi egiten dutenak.
Hori apustua handia izan zen, arriskutsua. Bistan da Euskal Herrian musikaz bizitzea zein zaila den. Baina bere garaian apustu hori egin zuten, behar bezala antolatu eta zetorrenari aurre egiteko prest izan ziren. Bira bat ez da kanpotik ikusten den bezain ideala, kilometro asko egin behar dira, batzuetan kanpoan inork kasurik ez egiteko, beste batzutan bi pertsonaren aurrean jotzeko… Baina amets egitea da erregairik onena.
Nola izan zen ibilbide propioa zuen talde baten sartzea?
Lehen lana Laboaren bertsioa egitea izan zen, baina Payolaren bira erdian sartu nintzen, eta beraz, elkar ondo ezagutzeko aukera izan genuen kontzertu horietan. Hala, errazagoa izan zen Haria sortzeko prozesua, ikusi baikenuen guztiz konpatibleak ginela.
Hogei urte egin ditu taldeak. Zer nolako momentuan dago?
Gure erregaia musikarekiko pasioa da, eta hamabost urte genituenean beste disfrutatzen jarraitzen dugu. Talde berriekiko ehiztari sena mantentzen dugu. Azken finean, taula gainera igo, begiak itxi eta orain hogei urte bezala gozatzen dugulako darraigu.
Disko hirukoitzarekin zatozte.
Argi genuen hogeigarren urteurrena ospatzeko ez genuela atzera begirako baten beharrik. Momentuan bizi dugun aktibitatea eta sormena aprobetxatu nahi genituen. Azkenean, efemeridea proiektuan integratu eta hogei kanta aurkeztu ditugu. Eta zorteko gara gustuko ditugun hiru ekoizlerekin lan egiteko aukera izan dugulako.
Edonork ere ez du AEBetara joan eta nahi duen ekoizlearekin lan egiteko aukera.
Ez, baina bai proiektuak aurreiritzirik eta mugarik gabe planteatzeko aukera. Barru-barrutik desiratzen duzun hori kontuan izan proiektuaren zirriborroan. Gero lurrera jaitsi beharko zara, baina hasieran ez jarri mugarik, ez pentsatu ezetzean jaso aurretik, ez galdu inoiz partida jokatu aitzin. Jarrera hori dugulako dut hain gustuko Berri.
Laburrean, nola definituko zenuke ekoizle bakoitzaren lana?
Ricky Faulkner kantuaren apaingarri, instrumentazio, lirikotasun eta melodian zentratzen da. Aldiz, Ross Robinsonek teknika ez, psikologia lantzen du. Zuk instrumentuarekin kantak behar duen energia transmititzea inporta zaio. Grabatu aurretik asko hitz egiten du zurekin, zuk kantaz duzun ikuspegia destripatzen du. Eta behin larru gorritan zaudenean, limoia botatzen dizu, erreakzioa egin eta bestela inoiz aterako ez zenuen energia ateratzeko. Azkenik, Bill Stevenson eta Jason Livermorek afinazioari garantzia handia ematen diote, eta, adibidez, bateriak zein soinu egin behar duen prestatzen inork baino denbora gehiago pasatzen dute.
Ekoizleen garrantzia zenbatekoa da praktikan?
Ekoizlearen lana… Begira nolako argazkia!
[Kalera begira ari da. Bertan, gizon bat ageri da ispilu handi bat garraiatzen. Sakelako telefonoa atera eta hiru bat argazki egin dizkio].
Ekoizlearen lana batzutan oso indefinitua da, eta Euskal Herrian figura hori ez da oso garbi egon. Normalean teknikaria izan da ekoizle lana egin duena edo teknikariak bere iritzia eman izan du; ez dakit horri ekoizle dei dieziokegun. Guk gure musika kanpoko norbaitengan delegatu eta kriteriodun ikuspuntu batetik filtratzeko gogoa genuen. Hemengo estudioak teknikoki AEBetan aurkitu ditugunak baino askoz hobeak dira, hobeto prestatuta daude, Azkarate, Garate eta abar. Eta teknikariak ere beste hainbeste. Baina konturatzen zara ekoizlearen lana iritzi-emaile berezi bat izatea dela, izan ere, hitzarmen bat egiten duzu esanez bere iritziei kasu egingo diezula. Taldekide bakoitzak bere iritzia du, baina ekoizlearena errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu. Batzutan onerako da, kanta batean itxi gabe dituzun gauzak soluzionatzen batizkizu, adibidez. Eta beste batzutan konturatzen zara kantekiko perspektiba falta duela eta argi zenuena nahasten dizula.
‘Lemak, aingurak’ singlea plazaratu zenutenean batek baino gehiagok esan zuen hori ez zela Berri Txarrak.
Zezenak zapi gorriari zas! Badaukagu gogoa, estiloa kantuari gailentzen zaion eztabaida azaleko horrekin apurtzeko. Askotan gure akatsa da, izan ere, entzule gehienek ez dute musika hainbeste klasifikatzen, kanta bat gustatzen zaie edo ez. Baina guk hain ditugu konpartimentatuta estiloak gure akatsa dela parametro horietan pentsatzea. Argi daukaguna da gu garela gure buruarekin exijenteenak, eta kanta ona ez balitz, ez genukela sartuko, nahiz eta estilo ariketa bat izan. Berri Txarrak irteerako lekuan quieto nahi duenak jai dauka.
Hala ere, prest zaudete jendeak esateko duena entzuteko.
Bai, baita egurra jasotzeko ere. Laudorioetaz bakarrik ezin zara elikatu. Gustatzen ez zaizkizun iritziak ere entzun behar dituzu, eta gero gauza bakoitza bere lekuan jarri.

Musikari buruz kontatukoak interesgarriak iruditu bazaizkizu, ez galdu Galder Izagirrek argazkilaritzaz eta irudian oinarritutako gizarteaz esateko dituenak. Eta bi alorretan dituen erreferenteen berri ere emango dizugu. Hori guztia eta gehiago urtarrileko alean!

Urtarrilean, argazkilaritzaz