Lehia hasi da Zarautzen

Lehia hasi da Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehia-hasi-da-zarautzen/@@download/image/2010921975zarauzko_surf_txapelketa_17.jpg
2012/12/13
berria
Asteartean hastekoa zen Zarauzko Surf Txapelketa, baina olaturik ez zegoenez, gaur arte bertan behera utzi behar izan dute. Gaur, olatu handirik ez badago ere, surflariak uretan sartu dira. Euskal Herriko zenbait surflari lehiatu dira jada: Alex Gironi bizkaitarra, Marcos San Segundo zarauztarra eta Borja Agote donostiarra, tartean.

Txapelketak igandera bitartean iraungo du. WQS surfaren bigarren maila da, nolabait; gainetik WCT baino ez du. WQS zirkuituaren barruan Zarauzko Surf Elkarteak antolaturiko txapelketak kategoria gorena du: sei izar. Azken bi urteetako irabazleak parte hartzen ari dira txapelketan: Tim Boal angelutarra eta Gony Zubizarreta galiziarra. Baita Aritz Aranburu, Igor Muniain, Hodei Collazo eta Mario Azurza zarauztarrak ere.