Leherketak zeruan

Urtarrilaren 3an heldu da Leherketak zeruan MKT zarauztarren bigarren estudioko diskoa. Bazen garaia. Lehenengo entzunketatik argi gelditzen da bost urteko tarteak emocore eta post-hardcore etiketen bueltan euren berezko soinua fintzeko parada eman diela. Nabarmena da diskoko bederatzi kantak preso daudela, zuzenekoetan ezinbestean eztanda egiteko prest. MKTk ez du larregi arriskatzen, ezta beharrik ere; ondo funtzionatzen duen lan egonkor eta koherentea egin dute. Ezinbestekoa lana ixten duen Gure hitzen ahalmena kanta puska, iradokitzen duen sentimenduen hustuketari kolorea dario eta.