Lehenengo aldiz giza DNA bere osotasunean deszifratu dute

Alta, ordutik hamarkada luzeak igaro badira ere, orain arte, inork ezin izan du giza genoma guztiz sekuentziatu. Azkenik, ordea, badirudi genetikari talde batek giza genoma bere osotasunean ezagutaraztea lortu duela.
Franklin-ek DNAren helize bikoitza aurkitu zuenetik, asko saiatu dira puzzle moduko buruhaustea den giza genoma osatzen. Saiakerarik onena 2003. urtean lortu zen. Garai hartan, DNAren %92 sekuentziatzea lortu zen. Alabaina, geratzen zen %8a enigma bat izaten jarraitu zuen gizakiontzat.
Orain, ordea, 100 ikertzailek elkarlanean, lehengo aldiz DNA bere osotasunean sekuentziatzea lortu dute. Jazoera transzendental honek zientziarentzat aukera berriak sortuko ditu giza eboluzioa hobeto ulertu ahal izateko.
Orain arte, ez zekien inork gene ezezagun hauek zer funtzio zuten. Aurkikuntza hau burutu duten ikertzaileek adierazi dute egokitzapenaren eta erantzun immunitarioarekin estuki lotuta daudela. "Egokitzapenerako izugarri garrantzitsuak diren geneak dira", adierazi du Evan Eichler-ek, ikerketaren buruak. "Erantzun immunitarioa garatzen duten geneak ditu bere baitan, eta hauek ingurura egokitzen eta birusen aurrean bizirauten laguntzen digute". Aurkikuntza honek, medikuntza pertsonalizatuago bat sortzeko bidea irekiko duela ziur dira ikertzaileak.