Lehenengo GAZTEZULO Sound System, Donostian

Lehenengo GAZTEZULO Sound System, Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehenengo-gaztezulo-sound-system-donostian/@@download/image/79p38gaztezulo3.jpg
2007/11/02
erreportajea
Argazkiak: Ander Gillenea
Lehenengo GAZTEZULO Sound System, Donostian
Lotu ondo gerrikoak, iritsi da eta: azaroaren 9an, GAZTEZULO SOUND SYSTEM karpa erraldoia jarriko dugu  Donostiako Sagues auzoan. Datorren urtean, Euskal Herriko hainbat tokitara eramango dugu gure karpa. Musika dantzagarria, sorkuntza gunea, lagunekin lasai-lasai egoteko atsedenlekua… kontzeptu berritzaile askoren batuketa da GAZTEZULO SOUND SYSTEM. Zatozte: gonbidatuta zaudete.

Lehendabiziko hitzordua, azaroaren 9an, Donostiako Saguesen. Baina zaudete lasai: datorren urtean ere izango dira beste hitzordu batzuk Euskal Herrian barrena. Guk prest dugu azpiegitura, eta zuek festarako gogoa jartzen baduzue, ez zaigu ezer faltako. Jai ederrak antolatuko ditugu elkarrekin.

GAZTEZULO SOUND SYSTEM zulozale guztiei zuzendutako proposamena da, eta musika beltza eta hip hopa izango dira bertako ardatz nagusiak. Dena den, guztia ez da izango dantza eta musika. Dantzarako  gogorik ez dutenek eta lasaixeago ibili nahi dutenek propio prestatutako gune bat izango dute bafleetatik urrun. Leku lasaiago horretan, bestalde, sorkuntza gunea jarriko dugu, nahi duen guztiak GAZTEZULOren kamiseta pertsonalizatua eraman dezan.
Ez gara gehiago luzatuko. Zatozte: gonbidatuta zaudete.       


Azaroaren 9ko festa


GUNEAK
Dj-en eta break dantzarien gunea.
Sorkuntza gunea.
Atsedenlekua.

EGITARAUA
12:00-12:30: Karparen aurkezpena.
12:30-14:00: Aritz Sound System.
19:00-22:30: Mulambo batukada taldea +  Aritz Sound System + break dantzariak.