Txinpantze talde bat filmatu dute ura aurkitzeko putzu bat egiten

Txinpantze talde bat filmatu dute ura aurkitzeko putzu bat egiten Ugandako oihan batean gertatu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehenengo-aldiz-txinpantze-talde-bat-ura-aurkitzeko-putzu-bat-egiten-filmatu-dituzte/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-07-11 a las 10.17.18.png
2022/07/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ugandako oihan batean gertatu da.
Txinpantze talde bat filmatu dute ura aurkitzeko putzu bat egiten

Kent eta St. Andrews unibertsitateek elkarlanean burututako ikerketa batek oihan tropikaletako txinpantzeak putzuak sortzen behatu dituzte ur gehiago eskuratzeko helburuarekin. Dirudienez jokabide hau zabaldu egin da. 

Putzu txikiak zulatzen dituzte edangarria den ura eskuratzeko. Jokabide arraroa da animalien artean, espezie gutxi batzuetan soilik dokumentatua izan dena. Espezi gutxi horiek gainera leku oso idorretan bizi direnak dira. 

Ez da txinpantze hauen kasua. Ugandako oihan tropikalen lehengo aldiz behatu dira txinpantzeak putzuak zulatzen. Ustea da jokabide hau komunitatera txertatutako txinpantze eme immigrante batek ekarri duela. 

Putzuak zulatzen lehengo aldiz 2015ean behatu ziren. Txinpantze etorki eme eta trebe baten bere komunitate guztia putzuak zulatzera bideratu zituen. Ordutik, inguruko txinpantze gazte eta helduak putzuak zulatzen jarraitu dute. Hori bai, gehiengoak emeak dira. Txinpantze ar gutxi behatu dira jokabide hau burutzen, nahiz eta besteek zulatutako putzuak maiz erabiltzen dituzten. 
Putzuek sekulako arrakasta izan dute. Txinpantze askok bertatik zuzenean edaten dute edo ur horietan bustitako hostoak mastekatzen dituzte. Beraz, dirudienez, ur putzu horiek onuraren bat dakarte. 

Jokabide hau garrantzitsua da ura baliabide moduan erabiltzen dutelako. Klima aldaketa dela eta, homelako jokabideak gakoak izan litezke txinpantzeak bezalako espeziek aurrera atera daitezen.