Lehenengo aldiz mikro-plastikoak atzeman dituzte Antartikako elur freskoan
Ikerketaren autoreak, Caterbury Unibertsitateko doktoratu ikaslea den Alex Aves-ek, 2019 amaieran Ross izotzeko (Antartikako handiena) elur laginak bildu zituen. Lagin horietako bakoitzean plastiko partikulak agertu dira.
"Baikorrak ginen, uste genuen ez genuela inongo mikro-plastikorik aurkituko horren leku birjin eta urrunekoan", aitortu du Laura Revell-ek, esperimentuaren gainbegiratzaileak.
"Izugarri tristea da Antartikako elur freskoan mikro-plastikoak aurkitzea. Munduko lekurik urrunenetara ere iristen da plastikoaren kutsadura", aipatu du ikerketaren autoreak.
Ayes-ek, batez beste, elur litroko 29 plastiko partikula topatu ditu. Inguruko itsasoetan aurkitutako plastiko kopurua baino handiagoak diren zenbakiak, hain zuzen.
Dirudienez, mikro-plastikoak milaka eta milaka kilometro bidaiatu ahal izan dute airean zehar. Dena den, Revell-ek uste du litekeenagoa dela giza presentziak utzi izana mikro-plastiko lorratz horiek Antartikan.
Ayes-en beldur handiena, Antartikako mikro-plastiko horiek, Lurrak igortzen duen erradiazioa atxikitzea da eta horren ondorioz planetaren berotzea areagotzen laguntzen da. Esan gabe doa, bertako landare eta animalientzat ere oso kutsagarriak direla.

