Lehenengo aldiz historian, miss frantziarrek, lan kontratua eta soldatua izango dute
Orain dela hilabete elkarte feminista batek edertasun txapelketaren kontra jarritako salaketa batek emaitza onak izan ditu.

Osez le Féminisme elkarteak Pariseko tribunaletara eraman zuen Endemol Production ekoiztetxea, Miss Frantzia antolatzeaz arduratzen dena. Elkarte honek zioen bertan parte hartzen zuten emakumeak esplotatuak zeudela: “Urtero ikuskizun sexista eta baztertzaile bat errepikatzen da eta gainera diru asko irabazten dute batzuk horren kontura. Hau guztia gainera lan eskubideak urratuz”.
Emakume parte-hartzaileak objektu bezala tratatzen direla salatzen dute, ez eskubidedun emakume bezala. Gainera, 1,70 metro baino gehiagoko altura izan beharra, tatuajerik eta piercing-ik ez edukitzea, seme-alabak ez edukitzea eta ezkonduta ere ez egotea bezalako baldintzak baztertzaileak direla diote. Horretaz gain, elkarte honek dio edertasun txapelketa hau ilegala dela "lan eskubideak urratzen" dituelako.
Salaketa hau jarri eta lau astera, lehiaketak iragarri du Miss Frantziako finalean parte hartuko duten 29 missek lan kontratua eta soldata izango dutela. Lehengo aldiz, 1919tik, Miss Frantzia jaio zen urtea, formalki onartuko da lan harreman bat dagoela lehiakidearen eta erakundearen artean.
Osez le Féminisme elkarteak pauso txiki bat bezala ikusi badu ere erakundearen mugimendua, bere salaketarekin aurrera egingo du. Elkartearen ustez lan kontratuaren iragarkia “ez da nahikoa”, ez baitu lan harreman horretatik bazterkeria sexista ezabatzen. Elkartearen ustez, edertasun txapelketa hau “emakumeak publikoki nola izan behar lukeen inposatzearen sinbolo bat” izaten jarraitzen du.
Salaketarekin aurrera jarraitzearen beste arrazoia Miss Frantziak herrialdean duen garrantzia izan da. Beste herrialdeetan apenas du jarraipenik, baina Frantziak zifra izugarriak ditu. Iaz, telebistako igorpena, 8 milioitik gora ikuslek jarraitu zuten!
Txapelketaren ekoiztetxeak ez du itxoin bere iritzia emateko: “talde femenistek Miss Frantzia hil nahi dute”. Alabaina, antolakuntzak uste du dialogokorako espazio bat existitzen dela. “Baliteke aurkezteko ezkongabe izan beharraren beldintzaren inguruan elkarrizketa bat behar izatea. Gainera, murriztaileegiak izan gara tatuajeei dagokionez”.