Lehendakariaren emaztea

Lehendakariaren emaztea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehendakariaren-emaztea/@@download/image/kabul_1365063748.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Kabul erdiguneko lehendakariaren etxean bizi da Zinat Karzai, Hamid Karzai lehendakariaren emaztea. Ez ditu agerraldi publikoak gustuko, eta lanbidez sendagilea den arren, ezkondu zenetik ez du horretan jardun. Emakume afganiar askok haien eskubideen alde borrokatu ez izana leporatzen diote, andrazko indartsu eta inteligente den aldetik, jendaurrera senarraren alboan irtenda herrialdeko emakumeentzako jarraibide paregabea litzatekeelako. Karzai andrearen hitzetan, aldiz, 30 urteko gerraren ostean, afganiarrak ez daude oraindik horretarako prest: "Kulturak eta ohiturak pixkanaka egokitu behar dira".