Lehenbiziko bala

Lehenbiziko bala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehenbiziko-bala/@@download/image/2011117736Lehenbiziko_bala_Tom_Cruise.jpg
2012/12/13
berria
Lehenbiziko bala
Christopher McQuarrie Hollywoodeko gidoilaririk errespetatuenetakoa da, batez ere, The Usual Suspects (1996) neo-noir maisulana idatzi zuelako. Zuzendaritzara jauzi egiteko gogoa sartu zaio, ordea, eta lehen filmerako Lee Child idazlearen One Shot (2005) eleberria aukeratu du. Istorioaren protagonista Jack Reacher da, legearen mugan bizi den militar ohi bat, eta Tom Cruisek gorpuztuko du. Honen alboan izango dira Robert Duvall (The Godfather, 1972) edota Werner Herzog (Fitzcarraldo, 1982) zuzendari eta aktore alemaniarra.