Lehen sorospenen ikastaroa antolatu du DYAk

Lehen sorospenen ikastaroa antolatu du DYAk https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-sorospenen-ikastaroa-antolatu-du-dyak/@@download/image/20122108052dya1.jpg
2012/12/13
berria
Lehen sorospenen ikastaroa antolatu du DYAk
Gipuzkoako DYAren eskutik, lehen sorospenen oinarrizko ezagutzei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa egingo dute otsailaren 27tik martxoaren 16ra. Edozien pertsonak eman dezake izena, baina leku mugatuak daude. Ikastaroa egindakoan, Sorospen Titulua eskuratuko dute parte hartzaileek, eta EHUko ikasleek bi kreditu jaso ahal izango dituzte.

Ikastaroaren helburua eguneroko arrisku egoera nagusiak ekiditeko baliabideak ematea da. Besteak beste, bihotza eta birikak suspertzen, zauriak sendatzen, hausturak konpontzen, erredurak zaintzen, eta beste hainbat kasuri nola aurre egin erakutsiko dute DYAko erizain, mediku eta monitoreek.

Funtsezkoak eta erabilgarriak diren ezagutzak era erraz eta entretenigarriak emateko, gai teorikoak praktikoekin txandatzen joango dira. Gainera, lehen sorospenez gain, sorosle izateko prestakuntza ere emango zaie parte hartzaileei.

Ezaugarriak


Egunak: 2012ko otsailaren 27tik martxoaren 16ra
Ordutegia: 18:30etatik 20:30etara
Lekua: Nazaret Zentroa – Aldakonea, 36. Donostia
Matrikula: 100 euro
Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak


Beste ikastaroak


  •  Ur-Sorospenak.

  • Oinarrizko Bihotz-biriken Suspertzea eta Desfibriladore Automatikoen erabilera (DEA).

  •  Haurrentzako Bide-Segurtasun Arauak.

  • Ikastetxe eta eraikin publikotako ebakuazioak.

  • Adineko eta ezinduen zaintza.

  • Kirol praktikako lesioen zaintza.

  • Larrialditako eta 4x4 ibilgailuen gidatze ikastaroak. 

  • Kartografia digitala eta GPS