Lehen liburu eta disko azoka antolatu dute Urruñan

Lehen liburu eta disko azoka antolatu dute Urruñan Abenduaren 4an, igandean, egingo dute 09:00etatik 14:00etara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-liburu-eta-disko-azoka-antolatu-dute-urrunan/@@download/image/628121e4-eebe-41a7-af94-5442fd2eb044.jpeg
2022/12/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Abenduaren 4an, igandean, egingo dute 09:00etatik 14:00etara.
Lehen liburu eta disko azoka antolatu dute Urruñan

Igandean Loraldiberri izeneko liburu eta disko azoka egingo dute Urruñan lehen aldiz, Urrunaga elkarteak antolaturik eta Berttoli elkartearen laguntzarekin, XIX. mendearen erdialdean Urruñan bertan Antton Abadiak piztutako euskal kulturaren loraldiari erreferentzia eginez, "euskal pizkundearen hazia ernal dadin".

Hogei bat argitaletxe eta elkartek parte hartuko dute azokan, eta hainbat idazle, kantari eta musikari bertaratuko dira euren lanak sinatzera. Tartean izango dira Elkar, Ttarttalo, Maiatz, Zortziko, Dakit, Lapurdi 1609, Hatsaren Poesia, Urrunaga, Urruñako Antzerki Eskola, Asisko Urmeneta, Ekilore, Thierry Biscary, Rosamari Arburua, eta Maita Kultura, besteak beste. Adin guztietako jendearentzako liburuak eta diskoak izango dira azokan eta baita haurrentzako ipuin, bideo eta bestelako ekoizpenak ere. 

Goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte izango da zabalik azoka, Urruñako eliza aurreko plazan. Filipe Aramendik Urruñako auzapezak emango du ongi etorria eta Kuxkuxtu txarangak girotuko du ekitaldia. Gainera, Euskal Herriko Xokolata Elkartekoek txokolate beroa eskainiko dute.