Lehen bidaia komertziala espaziora bidean da

Espaziotik Lur planeta behatzea gutxi batzuen eskura egon den pribilegioa da. Hori ez da aldatuko, baina pribilegiatu horien zerrenda apur bat luzatuko da, orain 450.000 dolar ordaintzeko gai denak ere aukera hori izango baitu.
Virgin Galactic erakundeak, gutxienez, hilabetero espaziora bidaia komertzial bat burutu nahi du. Ekainak 29 honetan lehen espazio-ontzia bidali du xede honekin. Data ez da guztiz zehatza eta gaur arte luzatu liteke, ustekabeko bat sortuko balitz.
Ekaina bukaera honetan, beraz, Richard Branson-en erakundeak Glactic 01 hegaldia jaurtiko du espaziora. Abuztuan Galactic 02 aireratuko da. Misio hauen probak maiatza erdialdean burutu ziren eta dena prest dago aukeratutako sei pertsonek Lur planeta espaziotik ikusi dezaten.
Virgin erakundearen arabera, astronatua ez izanagatik, espaziora joatearekin amesten duen ororentzat den zerbitzua, bidaia hauek ez dira edonorentzat. Esperientzia hau bizi nahi dutenek 450.000 dolar ordaindu behar ditu bakoitzak. Oraingoz, gehienez sei pertsonak bidaiatu ahalko dute misio bakoitzean.
Galactic 01-ek espazioko bidaia komertzialei hasiera emango badiete ere, misio honen helburua garbiki zientifikoa da. Horregatik, espaziora bidaiatuko duten hasierako sei pertsona hauek gaian esperientzia dute.
Espaziontzia Estatu Batuetako aireko armadako ofizial ohi batek, Michael Musucci-k eta Italiako aireko armadako ofizial ohi batek, Nicola Pecile-k pilotatuko dute.