Lehen argazkilari beltza Vogue aldizkarian

Beyoncé Vogue aldizkariko azala izango da. Ez da berria; baina azal horrek badu garrantzi historiko bat. Abeslariak berak zuzendu ditu azala eta gainontzeko argazki sesioa egiteko lanak eta berak aukeratu du argazkilaria. Lehen aldiz aldizkariaren 126 urtetan, argazkilari beltz batek atera ditu argazkiak.
Tyler Mitchell argazkilari gaztea (23 urte) aukeratu du Beyoncék argazki sesiorako. Egindako bi azaletan, abeslariak ez du ia makillajerik erabili eta itxura naturala transmititzen saiatu da. Hala, Anna Wintour aldizkariko zuzendari zorrotzaren arauak apurtzea lortu du abeslariak. Garai berriak modako aldizkari famatuenean?