Lehen antisorgailu hormonal maskulinoa martxan!

Lehen antisorgailu hormonal maskulinoa martxan! Hemendik aurrera, antisorgailuak ez dira soilik emakumeen kontua izango; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-antisorgailu-hormonal-maskulinoa-martxan/@@download/image/anticonceptivoengel-2658204a5cbf9aa2e696c1945d02fb23-1200x800.jpg
2018/12/10
berria
Hemendik aurrera, antisorgailuak ez dira soilik emakumeen kontua izango; zer iruditzen?
Lehen antisorgailu hormonal maskulinoa martxan!

Pilula femeninoa asmatu zutenetik, emakumeek hormonen bidez eraldatu dute beren gorputza,haurdunaldiak ekidinez. Noski, pilula horien erabilerak baditu ondorioak; gorputzaren funtzionamendua aldatzen dute, zehazki sistema endokrinoa, eta horrek hainbat efektu eragin ditzake, hala nola depresioa, libidoaren desagerpena eta bestelako ondorioak.

Orain, ondorio horiek gizonek ere partekatu ahal izango dituzte; hain zuzen, orain arte beti izan dira emakumeak sakrifizioa egin dutenak haurdunaldiak ekiditeko, baina hemendik aurrera, elkarbanatutako ardura izango da. Dagoeneko probatu dute lehen antisorgailu maskulinoa, arrakastarekin; gel moduan aplikatzen da, eta dirudienez, efektu negatiboak ia erabat ezabatzea lortu dute (libidoaren galera etab...). Galdera da; hartuko dute gizonek haurdunaldia eteteko konpromisoa? Zer uste duzue?