Lehen aldizkariak

Lehen aldizkariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-aldizkariak/@@download/image/43p15-1.jpg
2012/12/13
berria
Lehen aldizkariak
Bigarren karlistada ondoren, euskal literatura berpiztu egin zen. Beste hainbeste gertatu zen kazetaritzarekin ere, Euskal Herriko hiriburuetan sortutako lehen aldizkariak garai hartakoak baitira: Iruñeko "Revista euskara" (1878-1883), Donostiako "Euskal Erria" (1880-1918), Baionako "Eskualduna" (1887-1944) eta Bilboko "Euskalzale" (1897-1899) eta "Ibaizabal" (1902-1903).  Aldizkari haietako batzuk, Iruñeko "Revista euskara" kasu, gaztelaniazkoak ziren, baina euskarazko testuak ere argitaratzen zituzten.