Lehen aldiz Munduko Merkataritza Erakundea emakume batek zuzenduko du

Lehen aldiz Munduko Merkataritza Erakundea emakume batek zuzenduko du Erakundeak jada 25 urteko historia du eta lehengo aldiz izango da zuzendua emakume batengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-aldiz-munduko-merkataritza-erakundea-emakume-batek-zuzenduko-du/@@download/image/920x460_40868_20201010110504.jpg
2020/10/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erakundeak jada 25 urteko historia du eta lehengo aldiz izango da zuzendua emakume batengatik.
Lehen aldiz Munduko Merkataritza Erakundea emakume batek zuzenduko du

Ngozi Okonjo-Iweala nigeriarra eta Yoo Myung-hee hegokorearra dira hautagaiak. Oraindik erabakitzeko badago ere bien artean zein izango den Roberto Azevedo brasildarraren ondoren zuzendari postua beteko duena, argi dagoena da emakumezkoa izango dela. Erakundearen partaideen artean erronda bat pasatuko zen urriaren 17an eta beste bat pasatuko da urriaren 29an bi hautagaien artean erabakia hautatzeko. Izan ere, erabakia kontsetsu bidez hartu beharra dago. Erabakia hartzeko azaroaren 7ra arteko epe muga dago. 

Ngozi Okonjo-Iweala Nigeriako Finantza ministroa izan zen 2003-2006 artean eta postu hori betetzen zuen lehen emakumea. 2011-2015 urtenen bitartean 66 urteko ekonomilaria Munduko Bankuko zuzendaria izan zen. Eta orain dela gutxira arte Osasunaren Mundu Erakundeko GAVIko (Immunizazioa eta txertaketetarako mundu maila saileko) presidentea izan da, non COVID-19ari aurre egiteko programak martxan jarri dituen. 

Ngozi aukeratua balitz Munduko Merkataritza Erakundea zuzentzen duen lehen emakumea izango da, eta baita herrialde Afrikar bateko lehena ere. Aldiz, Yoo Myung-hee-k lortuko balu postua herrialde Asiar bateko norbaitek postua lortzen duen bigarren aldia litzateke. Aurretik Supachai Panitchpakdi tailandiarra egon baitzen 2002tik 2005era. 

Yoo Myung-hee egungo Merkataritzako lehen ministroa da Hego Korean. Postu hau eskuratu aurretik 53 urteko ekonomilari honek hegokoreako nazioarteko harremanetarako ministerioan lan egin zuen, non merkatu librerako akordio historikoa lortu zuen bere herrialdea eta Txinaren artean.