Lehen 200 urte behar ziren atmosferan CO2 kantitateak igotzeko, orain lau urte besterik ez dira behar

Lehen 200 urte behar ziren atmosferan CO2 kantitateak igotzeko, orain lau urte besterik ez dira behar Munduko Meteorologia Erakundeak ziurtatu du atmosferan erregistratutako kantitateak 2015an larriak baziren, oraingoak are eta larriagoak direla, zorigaitzaren errekorra hautsiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lehen-200-urte-behar-ziren-atmosferan-co2-kantitateak-igotzeko-orain-lau-urte-besterik-ez-dira-behar/@@download/image/GasesInvernadero.jpg
2020/11/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Munduko Meteorologia Erakundeak ziurtatu du atmosferan erregistratutako kantitateak 2015an larriak baziren, oraingoak are eta larriagoak direla, zorigaitzaren errekorra hautsiz.
Lehen 200 urte behar ziren atmosferan CO2 kantitateak igotzeko, orain lau urte besterik ez dira behar

Klima aldaketaren protagonista nagusia den karbono dioxidoa (CO2) azken lau urtetan izugarri hazi da, edo beste modu batera esanda, lehen egun lau urtetan atmosferan bildu den CO2 kantitatea lortzek 100-200 urte behar ziren. Pandemiaren lehenengo hilabetetako ekoizpen industrialaren moteltzeak eta konfinamenduak ez du balio izan berotegi efektua sortzen duten gasen igoera murrizteko. 

Munduko Metereologia Erakundeko (MME) Petter Taalas idazkari nagusiak azaldu duenez berrogeialdi masiboek agente kutsakorren eta berotegi efektuko gasen igorpena zerbait murriztu badu ere, ez du inongo eragin esanguratsurik izan atmosferako kontzentrazioan. 

Fenomeno honen berotasuna da munduko tenperatura igotzearen arduraduna, baita itsaso mailaren igoerarena, desizoztearena eta zenbait desastre naturalen gehiegizko biolentziarena ere. Taalas-ek gogorarazi zuen 1990. urtetik Lurrak xurgatu eta berriz ere espaziora bidaltzen duen erradiazioa %45ean hazi dela, Lurra berotzen lagunduz. Berotegi efektua eragiten duten gasek biziraupen luzea dute, baina CO2a da gehien irauten duena. Eta hain justu, gas hau da berotegi efektua sortzen duten gas guztien %80a. Atmosferan geratu daiteke ehunaka ustez eta askoz ere denbora gehiago ozeanoan. 

Azkenekoz Lurrak antzeko CO2 kontzentrazioa esperimentatu zuenean orain dela 3-5 milioi urte atzera izan zen, tenperatura orain baino 2-3 gradu altuagoa zenean eta itsaso maila orain baino 10-20 zentimetro gorago zegoenean. Orduan ordea planetak ez zituen 7.700 milioi biztanle. Honen aurrean, MME-ko buru den zientzialariaren irtenbidea garbia da: energia berriztagarrien aldeko apustu trinkoa egitea. Argiago ezin da esan, orain politikariei dagokie erabaki zuzenak hartzea guztion etorkizuna bermatzeko.