LEGOren piezak, azukre-kanaberarekin eginak

LEGOren piezak, azukre-kanaberarekin eginak Plastikoa alboratu eta ingurugiroa babesteko mugimendiarekin bat egitea erabaki du jostailu enpresak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/legoren-piezak-azukre-kanaberarekin-eginak/@@download/image/LEGO-botanical-elements-web.jpg
2019/10/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Plastikoa alboratu eta ingurugiroa babesteko mugimendiarekin bat egitea erabaki du jostailu enpresak.
LEGOren piezak, azukre-kanaberarekin eginak

Nork ez ditu txikitan (eta ez horren gaztetan) LEGO piezak izan etxean? Zoritxarrez, plastikozko pieza txiki horiek ez dira ingurugiroarentzat oso onuragarriak. Baina jostailu enpresak aurkitu du konponbidea, eta hala, LEGO jostailu berriak jarriko dituzte martxan, plastikoa alboratuz eta horren ordez azukre-kanabera erabiliz.

Azukre-kanaberarekin egindako lehen piezak urte amaieran jarriko dituzte salgai, eta mezu ekologikoa zabaltzeko zuhaitzak izango dira. Aldi berean, konpainiak adierazi du 2030 urterako plastikoa guztiz zokoratzeko asmoa duela. Baina jostailu enpresaren asmo ekologikoak ez dira hor geldituko; iaz, beren energia kontsumoa %100 berriztagarria izateko konpromisoa bete zuten, eta WWF Wolrd Wildlife Fund for Nature-rekin elkartu dira CO2 emisioak gutxitu eta bioplastikoen industrian erabiltzen diren materialak erabat jasangarriak izan daitezen. 

Hain zuzen, azukre-kanaberarekin egindako bioplastiko horiek plastikoaren erresistentzia bera dute, eta beraz, erabiltzaileek ez dute ezberdintasuna nabarituko; aldiz, ingurugiroak bai.