Legoreggae festibala izango da bihar Legorretan

Legoreggae festibala izango da bihar Legorretan Sei reggae talde arituko dira jaialdian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/legoreggae-festibala-izango-da-bihar-legorretan/@@download/image/277361032_520818579431493_8911394815183624895_n.jpg
2023/03/24
Sei reggae talde arituko dira jaialdian.
Legoreggae festibala izango da bihar Legorretan

Legorretako reggae jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo dute bihar, larunbata, Harripila kiroldegian. Sei talde edo bakarlari arituko dira oholtzan: Aiaraldeko Sound System, Steady Rockets, Marina P, King Konsul, Kulto Kultibo eta Skarra Mucci. 

Jaialdia 22:00etan hasiko da, baina arratsaldeko 18:30etik aurrera girotuko dute herria, Aiaraldeko Sound System-ekin kalejira egingo baitute. Festa itxiera ere haien esku egongo da.

Sarrerak online eros daitezke, eta aurrez aurre, berriz, Legorretako Ezkizu, Jubilatuenean, Olaso eta Insausti tabernetan; Ordiziako Kirkil tabernan; Beasaingo Koiote Zaharrean eta Tolosako The Nest tabernan, 15 euroan.