Legok braillezko adreiluak merkaturatuko ditu ume itsu edota ikusmen arazoak dituztenentzat

Legok braillezko adreiluak merkaturatuko ditu ume itsu edota ikusmen arazoak dituztenentzat Ikusmen arazoak dituzten umeei laguntzeko proiektu berria aurkeztu du Lego enpresak. Helburua modu ludiko eta erakargarri batean braillea irakastea da. Honela, jolasaren bidez ukimenaren idazketa ikasi ahal izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/legok-braillezko-adreiluak-merkaturatuko-ditu-ume-itsu-edota-ikusmen-arazoak-dituztenentzat/@@download/image/thumb_910x0_lego-braille-bricks-6.jpg.jpg
2019/04/30
Ikusmen arazoak dituzten umeei laguntzeko proiektu berria aurkeztu du Lego enpresak. Helburua modu ludiko eta erakargarri batean braillea irakastea da. Honela, jolasaren bidez ukimenaren idazketa ikasi ahal izango dute.
Legok braillezko adreiluak merkaturatuko ditu ume itsu edota ikusmen arazoak dituztenentzat

Adreilu hauek 2020an merkaturako dira eta bakoitzak braille alfabetoko karaktereak izango ditu eta baita inprimaki bat pertsona itsuei adreiluak irakurtzen laguntzen diena. Gainera erabat bateragarriak izango dira Legoren adreilu guztiekin.

Guztira 250 adreilu inguru izango dira eta braille alfabeto guztia azalduko da, baita 0tik 9ra zenbakiak, zeinu matematikoak eta irakaskuntza eta joko interaktiboetarako inspiraziorako ideak. Behin merkaturatuta, doan banatuko dira itsuen aldeko zenbait elkartetan.

Ekimen oso interesgarria da umeek braillea ikas dezaten. Egun badirudi horrenbeste entzuteko liburuekin eta ordenagailu programekin geroz eta ume gutxiagok ikasten dutela braillea irakurtzen eta ekimen honekin joera hori puskatu nahi da.

Braillea garrantzitsua baita lan aukera handiagoak izateko eta frogatu da idazkera mota hau dakitenak independenteagoak direla eta hezkuntza maila altuagoa izan ohi dutela. Ekimen honekin braillea ikasteko interesa piztuko dela espero da. Ea ba mundu osora zabaltzen diren pieza koloretsu hauek; argi baitago mundu txikiak aldatzen aldatuko dugula benetan mundua.