Legok bere blokeetan petrolioa material jasangarriagoengatik ordezkatuko du

Legok bere blokeetan petrolioa material jasangarriagoengatik ordezkatuko du Ingurumenarekin adeitsuagoak diren materialekin egingo ditu Legok bere bloke ezagunak, hori bai, material garestiagoak ere izango direla ohartarazi dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/legok-bere-blokeetan-petrolioa-material-jasangarriagoengatik-ordezkatuko-du/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-03 a las 7.44.12.png
2024/09/03
Ingurumenarekin adeitsuagoak diren materialekin egingo ditu Legok bere bloke ezagunak, hori bai, material garestiagoak ere izango direla ohartarazi dute.
Legok bere blokeetan petrolioa material jasangarriagoengatik ordezkatuko du

Jasangarriago izateko helburuz, Legok ezagutzera eman du, petrolioz egindako bere plastikozko blokeak, plastiko birziklatu eta birziklagarriengatik ordezkatuko dituela.

Erakundeak jada hitzarmenak itxi ditu bere hornitzaileekin, pixkanakako trantsizioarekin hasteko. Trantsizio honek 2032an izango omen du amaiera.

Hori bai, erakundeak ohartarazi du, material berriekin egindako piezak %70 garestiagoak izango direla. Legoren helburua ordea, aldaketa honekin, jasangarriagoa izateaz gain, beste erakundeak berdina egitera animatzea da, honela, etorkizun hurbil batean aukerarik erabiliena izan dadin.

Esan gabe doa, bloke bakoitzaren ekoizte prozesua garestiagoa izango denez, kontsumitzaileari iristen zaion azken produktua ere garestiagoa izango da, ezta? Bada ez. Legok ziurtatu du hau ez dela gertatuko.

“Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa da. Pribilegio bat da lehengaiengatik gehiago ordaindu ahal izatea bezeroei gehiago kobratu gabe”, esan du Reuters Niels Christiansen-ek, Lego erakundeko zuzendari exekutiboak.

Legoren hornitzaileak hondakin biologikoak erabiltzen ari dira, hala nola sukaldeko olioa edo elikagai industriaren gantz hondakinak.

Hasbro eta Mattel jostailu erakundeak ere jasangarritasunaren bidean ahaleginak egiten ari dira, plastiko birziklatuaren erabilera gehituz.