Lego Boombox

Lego jostailu etxeak miniaturazko musika erreproduzitzaile xelebrea aurkeztu du: Lego Boombox. Betiko lego piezen forma bera du, baina haiek baino hamar aldiz handiagoa da. Hori bai, ohiko musika gailuen funtzio berak dakartza Boombox honek: CDak irakurtzen ditu, AM eta FM irrati frekuentziak hartzen ditu, aurikularrentzako jack konexioa du
Kontua da, produktua Europan salgai jarri aurretik, legozale asko kexu azaldu direla gabezia bat dela-eta: iratzargailua falta du! Gauzak zer diren
lego-maniakoek udatik aurrera eskuratu ahal izango dute tramankulua, 30 euro ingururen truke.