Lege homofobikoa indarrean lituanian

Lege homofobikoa indarrean lituanian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lege-homofobikoa-indarrean-lituanian/@@download/image/2009943021SEIMAS_lege_homofobikoa.jpg
2012/12/13
berria
Lege homofobikoa indarrean lituanian
Seimas hirian Lituaniako Legebiltzarra dago, eta talde askok homofobotzat jo duen legea onartu dute berriki. Eskoletan homosexualitatearen aipamen oro debekatzea erabaki du Legebiltzarrak, adin gabeen homosexualitateak eragin kaltegarria izan dezakelakoan. 2010eko martxoan jarriko dute indarrean legea. XXI. mendekoa bada ere, Erdi Arokoa dirudi. Giza eskubideen aldeko hainbat taldek eta gay eta lesbianen mugimendu guztiek zorrotz kritikatu dute legea. Izan ere, Giza Eskubideen Ituna bortxatzen du Lituaniako Legebiltzarrak onartutakoak.