Lege berri bati esker ikasleek “osasun mentaleko egunak” hartu ahalko dituzte

Lege honek gazteei estresatuak, antsietatearekin, lanez gainezka edo deprimituak sentitzen direnean “osasun mentaleko egunak” hartzea baimenduko die. Proposamen hau 2018an ikasle talde batek sortua izan zen eta ondoren osasun mentaleko profesionalek proiektua aginpidea zutenei aurkeztu zieten.
Osasun mentalaren aldeko legegintzaren bultzatzailea den Hailey Hardcastle-en arabera pairamen hauek min fisikoak bezain larriak edo larriagoak izan daitezke. Egun libre bat hartu ohi dugu hotzeri bat pairatzen dugunean, deskantsatzeak on egiten digulako, orduan zergatik ez antsietate atake bat dugunean edota depresioa pairatzen ari garenean? Hardcastle-en arabera, egun libre horrek diferentzia markatu dezakete.
Estatistikek diotenez 2017an suizidioek Oregonen errekor berri bat lortu zuten: urte horretan 825 pertsonek egin zuten beren buruaz beste. Suizidioa izan zen 15-24 urte bitarteko gazteen artean bigarren heriotza zergatia eta hirugarrena 5-14 urte bitarteko umeen artean.
Lege honen bidez, ikasleek justifikatutako bost egun libre hartu ditzakete hiru hilabeteko denboraldi batean osasun mentalarekin zerikusia duten pairamenduak tratatzeko. Irakasleek lanen entregak erraztu beharko dituzte eta baita azterketen aurkezpenak ere.
Hardcaslte-ek aitortu duenez, berak bizitu zuen eskolak dakarren antsietatea eta horrelakoetan bere gurasoek egun bat libre hartzeko esaten zioten. Esan duenez, egun horiek oso garrantzitsuak izan ziren berarentzat tentsioak baretu eta erlaxatzeko.
Errealitatean, jada ume eta nerabeek egun libreak hartzen dituzte euren kontura, baina normalean gurasoak asmatutako gaixotasunekin engainatuz izan ohi da. Horregatik, lege honen aldekoek diote, "osasun mentaleko egunengatik" gurasoek euren seme-alabei gertatzen zaiena jakin ahal izango dutela, ez baitira ezkutuan ibiliko, eta arazo mental hauekin laguntzeko neurriak hartu ahalko dituztela berandu baino lehen.