Lea Seydoux: Burgesiaren xarma zuhurra

Lumiere anaiek txinparta atera zuten, Meliesek sua egin eta Pathe eta Gaumontek hauspoa eman. Azken bi horien izenak dituzten ekoiztetxeak dira gaur egun Frantziako zinema industriaren eragile nagusiak.
Eta hara, lehenengoaren buru da Jerome Seydoux, Learen aitona. Bigarrenarena, aldiz, osaba Nicolas. Alfonbra gorria etxean zapaltzen zuen neskatxak. "Nire aitonak ez du inoiz interesik txikiena erakutsi, ezta atzamar bat mugitu ere, nire karreragatik. Eta nik inoiz ez diot ezer eskatu", adierazi du behin baino gehiagotan. Ama aldiz, Valerie Schlumberger du, munduko petrolio enpresarik handienaren oinordekoa.
Cahiers du Cinéma eta Nouvelle Vague erditu zituen herrialdean, auteur zuzendariak estimatuak dira oso, eta egun, horien artean nabarmenetakoa da Christophe Honoré. 2008an La belle personne errodatu zuen telebistarako, XVII. mendeko La princesse de Cleves eleberri aitzindaria XXI. mendeko institutu batean eguneratuz, eta sekulako arrakasta erdietsi zuen. Arrakasta horren arrazoi nagusietakoa irakaslea obsesiora heltzeraino zoratzen duen 16 urteko neskatxa protagonista izan zen: Seydoux ezin liluragarriagoa.
Bai, jatorriak badu pisua, eta iradokitzen ditu burges trazuak bere begiradak, poseak. Baina era berean, halakoetan, sarritan, gazte inkonformistak, errebeldeak kausatzen dira. Autore zinema frantsesari ukorik egin gabe, AEBetan Quentin Tarantino (Inglorious Basterds, 2009) edota Ridley Scott (Robin Hood, 2010) bezalako izen handien esanetara aritu da, eta Tom Cruisek Mission: Impossible – Ghost Protocol (2011) espektakularrean gaizkinaren papera eman zion, frogarik egin gabe. Ez da bakarra izan: Woody Allenek nahikoa izan zuen argazki bat Midnight in Paris (2011) filmean sartzeko.
Hala ere, etxeko epelean beti hobeto. Are gehiago ohe-kontuak tartean badira. Benoit Jacquoten Les adieux à la reine (2012) txukunean Diane Kruger eta Virginie Ledoyenekin azkenaldiko hirukorik sentsualena osatu zuen. Eta hilabete honetan zine aretoetan estreinatuko du urteko filmik interesgarrienetakoa izango dena: La vie D’Adèle.
Izena: Lea Seydoux.
Jaioteguna: 1985-07-01.
Jaiolekua: Paris (Frantzia).
Aktore kuttuna: Fanny Ardant.
Film maiteena: La Belle et la Bête (Jean Cocteau, 1945).
Liburu gustukoena: L’Allure de Chanel (Paul Morande, 1976).
Musikari bat: Desireless.
Maite du: Euritan jolastea.
Gorroto du: Mizke hazitako umeak.

Nortasun Agiria