Le voyage du ballon rouge

Le voyage du ballon rouge https://www.gaztezulo.eus/albisteak/le-voyage-du--ballon-rouge/@@download/image/94p59Levoyage.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Gontzal Agote
Aktoreak: Zuz: Hou Hsiao Hsien. Akt: Juliette Binoche, Hyppolyte Girardot
94.zenbakia
Taiwaneko zuzendariak merezitako ospea lortu du mundu osoko zinemaldietan eta zirkuitu txikietan. Oraingoan, bere ohiko ingurua utzi eta Parisera salto egin nahi izan du. Honakoa 1956. urtean Canneseko Zinemaldian sari nagusia irabazi zuen Albert Lamorisseren izen bereko pelikularen bertsio gaurkotua da. Amak semeaz arduratu ezin eta neskame taiwandar bat kontratatuko du. Bien artean harreman berezia sortuko da eta Parisen puxika gorri bat izanen dute bidelagun.