Le pacte des loups (El pacto de los lobos) ***

1764. urtea da eta Frantziako errege Luis XV.a oso kezkatuta dago Aveyron eskualdean dozenaka herritar hil eta izua barreiatu duen pizti lazgarriarekin. Gregoire de Fronsac zalduna eta Mani mohawk indioa Gevaudaneko lurraldeetan barneratuko dira munstroa akabatzeko asmoz. Bertako jauntxoek, baina, errezelo handiz hartuko dituzte. Akzioa, beldurra, manga japoniarra eta efektu berezi ikusgarriak uztartzen ditu Gansek film entretenigarri honetan.