Le Joola, geldirik

Le Joola, geldirik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/le-joola-geldirik/@@download/image/20121032064Datu_Dantza_Joola.jpg
2012/12/13
berria
Le Joola, geldirik
2.000 bidaiaritik soilik 64 atera ziren bizirik orain hamar urte Le Joola ontzia Ganbiako kostaldean hondoratu zenean. Irailaren 26an gertatu zen, Ziguinchor eta Dakar arteko bidea egiten ari zela euri-jasa erori zenean. Hildakoen senideek kementsu salatu dute ontziak gehienez 600 bidaiari har zitzakeen arren 2.000 laguni saldu zietela txartela. Historiako naufragio larrienetako baten inguruko inbestigazioa, baina, geldirik dago.