“Lazy Dog 2”

“Lazy Dog 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lazy-dog-2/@@download/image/22p14-5.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
22.zenbakia
Zakur Alferraren lokalean sartu eta nor topatuko eta Ben Watt, Everything But The Girl taldeko kidea. Aspalditik dabil musika munduan murgilduta, bai kantuak sortzen eta baita disko jartzaile lanetan ere azkenaldian. Ez du inork ukatuko gusto ona duela. Disko bikoitz honen lehen aldean bere esku dago egungo jazz-soul-house dotoreena aukeratzea. Bigarrenean, berriz, atzean geratzen ez zaion Jay Hannan-ek egiten du aukeraketa. Dantza.