Lawrence eta Bardem

Lawrence eta Bardem https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/15
albiste-laburra
Lawrence eta Bardem
Darren Aronofsky zuzendariak zur eta lur utzi gintuen 2010ean Black Swan ilun eta iradokitzailearekin. Eta Noah (2014) erdipurdikoaren ostean, arrakastara bueltatzeko ezin izan du lagun hoberik aurkitu: Jennifer Lawrence. Eta badirudi lankide izango dutela Javier Bardem ere. Filmean, bikote protagonistaren bizitza lasaia asaldatuko dute hainbat gonbidatuk. Lawrence bikoteko kideetako bat izango da, baina Bardem ez dakigu beste kidea edo gonbidatua izango ote den...