Lavenham

Lavenham https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Lavenham
Lavenham herriko etxeak okertuta egoteagatik dira ezagunak. Bertan egon ez bazara ere, ziur ikusita izango dituzula. Stanley Kubrickek edota Pier Paolo Pasolinik Ingalaterrako herri horretan grabatu zituzten euren pelikuletako hainbat sekuentzia. Hara, Harry Potter sagako filmetako Godric pertsonaiaren etxea ere Lavenhamen dago! Etxeen ezaugarri bereizgarria akats arkitektoniko baten ondorio da: herriak azkar hazi behar zuela eta etxeak ahalik eta arinen eraiki zituzten, eta horretarako, egur lehorra erabili beharrean, moztu berria erabili zuten. Ondorioz, egurrak zahartzean ez du hasierako forma mantendu eta hormak okertzen joan dira.