Lautan3 antzerki-jaialdia otsailean izango da

Lautan3 antzerki-jaialdia otsailean izango da Zortzi ekitaldi egingo dituzte guztira, otsaileko lau ostegunetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lautan3-antzerki-jaialdia-otsailean-izango-da/@@download/image/2023Lautan3_Euskaltzaindiaren_egoitzan.jpg
2024/01/16
Zortzi ekitaldi egingo dituzte guztira, otsaileko lau ostegunetan.
Lautan3 antzerki-jaialdia otsailean izango da

Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zen euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.

Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira antzerki emanaldiak. Zortzi ekitaldi izango dira guztira, ostegun bakoitzean bi. Egitaraua otsailaren lehen astean jakinaraziko dute antolatzaileek. 

Aurtengo edizioan, beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Sei kokagune izango dira guztira: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.

BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia eta 7Katu gaztetxeak antolatzen dute Lautan3.