Lautan hiru: euskarazko antzerkia eskura!

Lautan hiru: euskarazko antzerkia eskura! Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, egunero, "Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia" jaialdia antolatuko da Bilbon. Galduko duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lautan-hiru-euskarazko-antzerkia-eskura/@@download/image/lautan33.jpg
2019/01/24
berria
Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, egunero, "Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia" jaialdia antolatuko da Bilbon. Galduko duzu?
Lautan hiru: euskarazko antzerkia eskura!

Antzerkizalea bazara, adi! Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, egunero, "Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia" jaialdia antolatuko dute Bilbon. Euskaltzaindia da egitasmoaren bultzatzailea, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira kultur gunearekin batera. Era berean, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren barruan antolatzen den egitasmo kultural berriak hiru helburu nagusi ditu:

1. Euskarazko antzerkia hauspotu.

2. Antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini.

3. Zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu.

Formatu txikiko lanak erakutsiko dira, iraupenari zein muntaiari dagokionez (oro har, 20-30 minutuko piezak izango dira). Hala ere, luzeagoren bat ere programatuko da. Esandako guneetan obra bana antzeztuko da, 19:00etatik hasita, eta emanaldi bakarra izango da leku bakoitzean.

SARRERAK LAGUNTZEKO

Antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute, aurretik laguntza-bonua erosita (5€). Laguntza-bonuak Biran (Erronda kalea, 2) eta Euskaltzaindian (Plaza Barria, 15) salduko dira (50 laguntza-bonu guztira).

Pieza bakarra ikusi nahi duenarentzat, berriz, euro biko sarrerak ere egongo dira espazio desberdinetan, beti ere bonuak ez badira agortu.

Bestalde, opariak zozketatuko dira, astero-astero. Zozketa azken emanaldiaren ostean egingo da, eta opariak Zazpi kaleetan euskera eta euskal kultura bultzatzen duten negozioekin adostuko dira.

 

Egitaraua

Urtarrilak 31:
- 19:00 Cafe Bar Bilbao
Tabernaria (Mikel Martinez, 30 min.).

- 20:00 Euskaltzaindia
Komuna (Irati Agirreazkuenaga, 20 min).

- 21:00 Bira
Basatiaren mintzoa (Maite Arrese, 40 min).


Otsailaren 7an:
- 19:00 Euskaltzaindia.
Mary’s dream/Maryren ametsa (Amaia Ruiz de Galarreta, 14 min.)

- 19:30 Cafe Bar Bilbao
XVI. Cafe Bar Bilbao Gidoi Saria: 
Lurrun minez (Galder Perez, 25’ + Foruma).
- 21:00 Zazpi Katu
Morbus Operandi (Ane Zabala eta Aiora Sedano, 50 min)

Otsailaren 14an:
- 19:00 Bira
Inor ez dator (Amaia Irazabal, 15 min.).
- 20:00 Bira
Deskontrolatuak (Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga, 25 min.).
- 21:00 Zazpi Katu
Tomiris (Iñaki Ziarrusta, 50 min.).


Otsailaren 21ean:
- 19:00 Euskaltzaindia
Minus Ukittua (Telmo Irureta, 20 min.).
- 20:00 Zazpi Katu
Maite(k)ale borroka (25 min.).
- 21:00 Bira
Gudua (Asier Hernandez eta Dorleta Urretabizkaia, 55 min.).