Laurobaren azken agurra
Taldeak betiko agur esango du martxoak 3 Donostian eskainiko duen kontzertuan

Azkar esaten da, baina Lauroba taldeak dagoeneko 14 urte bete ditu taula gainean, eta ehunka kontzertu eman ondoren, taldeak betiko esango du agur. Dena den, despedida polita antolatu dute, martxoak 3, Donostiako Doka antzokian.
2004an jaio zen Lauroba talde bezala, eta 2008an GAZTEZULOk elkarrizketa eskaini zien; hemen duzue irakurgai.
LAUROBA: "Badugu ukitu berezi bat"
Bitartean, Laurobaren kantu mitikoekin uzten zaituztegu: