Laugarren saioa, Igorren

Laugarren saioa, Igorren https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laugarren-saioa-igorren/@@download/image/201010297658Igorreko_kanporaketa.jpg
2012/12/13
berria
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko dute igandean Igorreko kiroldegian, 17:30ean hasita.

Sarrerak zortzi eurotan daude salgai (bazkideentzat bost euro eta gazteentzat, hiru). Honako sei bertsolariak ariko dira:

Eneko Abasolo Abarkas
(Iurreta, 34 urte). Lanbidez ogi banatzailea da eta bertsolaritza eta dantza ditu zaletasun. Gure Barik bertso eskolako irakaslea da eta dantza eskolak ere ematen ditu.

Ortzi Garitano
(Derio, 30 urte)
Enpresaria ogibidez, herriko herri ikastetxean zebilela kateatu zuen bertsogintzak.

Beñat Vidal
(Leioa, 24 urte)
Lehen Hezkuntzan irakasle izateko ari da ikasten eta bertsolaritza eskolak ematen ditu Leioako eta Getxoko eskoletan.

Peio Ormazabal
(Arrigorriaga, 18 urte). Kantatuko duten seiren artean gazteena. Ikaslea da, aurtengo Bilboaldeko Bertsolari Txapelketan txapeldunordea izan da ete estreinakoz ari da Bizkaiko Txapelketan.

Joanes Igeregi
(Barakaldo, 25 urte)
Sopelan bizi da egun, bertako ikastolan hasi zen bertsoak botatzen, eta Algortako Bertsolari Eskolan dabil.

Miren Amuriza (Berriz, 20 urte)

12 urterekin hasi zen kantatzen herriko bertso eskolan. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen orain bi urte, joan den urtean Txapelketa Nagusian finalerdietaraino iritsi zen; askorentzat txapelketako ustekabe nagusia izan zen. Aurten Durangaldeko Txapelketa irabazi du, Bizkaikoari ekin aurretik.