Laudioko Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltarian izango da GAZTEZULO

Laudioko Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltarian izango da GAZTEZULO https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laudioko-jalgi-euskal-kulturaren-plaza-ibiltarian-izango-da-gaztezulo/@@download/image/jalgi_eguna-kar_1464166046.jpg
2016/05/25
berria
Euskal kultur sorkutzaren komunikazioari buruzko jardunaldietan parte hartuko du GAZTEZULOk gaur, hilak 26, gainontzeko euskal komunikabideekin batera.

GAZTEZULO Laudion izango da gaur, Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltarian parte hartzeko prest. Euskal Kultur sorkuntzaren komunikazioari buruzko jardunaldietan izango da aldizkaria, Argia, Berria, Di-Da eta Hamaika TB euskal komunikabideekin batera, besteak beste.

Kulturgintzan dabiltzan eragileen galderei elkarrekin erantzutea da jardunaldietako helburua; nork bere esparrutik erantzungo ditu galderak, ondoren denen artean hausnarketa egiteko. 10:00etan hasiko dira ponentziak, 12:00etan lan taldeetan sakonduko dira gaiak, eta bazkaldu ondoren, mahai ingurua egingo dute 15:00etan. Sarrera 20 eurotan dago salgai.

Kultura ardatz duen jaialdia da Jalgi; Aiaraldean martxan jarri zuten astelehenean, eta hilaren 29a bitartean ekitaldiz beteko dituzte inguruko herriak.