Lau urte isilik egon ostean Lorde-k bere lehen singlea argitaratu du

Lau urte isilik egon ostean Lorde-k bere lehen singlea argitaratu du Bertan Phobe Bridgers eta Clairo bezalako izenek kolaboratzen dute eta abestia “Solar Power” deitzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-urte-isilik-egon-ostean-lorde-k-bere-lehen-singlea-argitaratu-du/@@download/image/lorde-solar-power-2-696x380.jpg
2021/06/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bertan Phobe Bridgers eta Clairo bezalako izenek kolaboratzen dute eta abestia “Solar Power” deitzen da.
Lau urte isilik egon ostean Lorde-k bere lehen singlea argitaratu du
Lorde zeelandaberritarraren zalea bazara pozik egoteko moduan zaude, azkenik, lau urte geldirik eman ostean bere disko berria izango denaren lehen singlea argitaratu baitu: “Solar Power”. 
 
Lorde bere iluntasunagatik gustatzen bazitzaizun ordea, beharbada ez da horren berri ona izango zuretzat, gidoia erabat aldatu baitu aurrerapen honetan. “Melodrama” lanean neoizko argiak baldin bazeuden eta dantzarako pista bat, hemen gitarra akustikoak eta hondartza eguzkitsu bat daude. 
 
Datu interesgarri bat: Phoebe Bridgers eta Clairo artista bikaienk euren ahotsak jarri dituzte bertan eta Matt Chamberlain, Pearl Jam talde mitikoko taldekide ohiak, bateria jotzen du. Ohikoa denez, Jack Antonoff-ek ekoizten du “Solar Power” ere. Lorderen hitzetan: “Lan hau mundu naturalaren ospakizun bat da, naturarekiko sentitzen ditudan sentimendu sakonak hilezkor bihurtzeko saikaera bat. Bihotza hautsia izan dudanean, maitasun sakona sentitzen dudanean edo nahasmenaren garaian nagoenean natura behatzen dut erantzunak eskuratzeko. Arnasa hartzen eta botatzen ikasi dut. Disko hau zuen udako bidelaguna izatea nahi dut. Hondartzara bidean gidatzen zoazela jartzen duzuna”. Ikusi beharko da disko osoak benetan duen tonu argitsu hau. Argi dagoena, udako entzulearen laguna izatea nahi badu laster argitaratuko duela oraindik data zehatzik ez badago ere. Eta zuri, gustatu al zaizu? 
 
Aipatu, Lorde ikusteko gogoz bazabiltza, hurbilen Bartzelonan izango duzula aukera, Primavera Sound jaialdian, hori bai 2022an.