Lau umorezko antzezlan izango dira Bilboko Errekalde auzoan

Lau umorezko antzezlan izango dira Bilboko Errekalde auzoan Lehena ostegunean izango da, eta bi pertsonak antolatutako bahiketa izango du ardatz ikuskizunak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-umorezko-antzezlan-izango-dira-bilboko-errekalde-auzoan/@@download/image/Indigesto+(I).jpg
2024/02/22
Lehena ostegunean izango da, eta bi pertsonak antolatutako bahiketa izango du ardatz ikuskizunak.
Lau umorezko antzezlan izango dira Bilboko Errekalde auzoan

Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia datorren ostegunean hasi eta hurrengo hiruretan gauzatuko da, hau da, martxoaren 5ean, 14an eta 21ean. Helduei zuzendutako doako lau ikuskizun izango dira guztira, eta emanaldiak zazpietan hasiko dira. Gonbidapenak udaltegian eskuratu beharko dira emanaldia baino ordubete lehenago.

Lau konpainiak hartuko dute parte bertan: Zaragozako Teatro Indigesto, Galizia eta Euskal Herriko A vela Circo, Katalunia eta Euskal Herriko Koilara Teatro, eta Valentziako Las Couchers.

Teatro Indigestok Secuestrados izeneko emanaldia taularatuko du otsailaren 29an. Antzerki-inprobisazio bihurri da, eta edozein auzotatik ateratako bi pertsonaiak zehatz-mehatz antolatutako bahiketa izango da, eta eure istorioko bahituak partekatu eta partaide bihurtuko dituzte. 

A Vela Circok El ultimo que apague la luz eskainiko du martxoaren 5ean. Ezkontzea erabaki duten bi pailazo dira ikuskizunaren ardatza. Zer gerta liteken aztertuko dute eta tradizio batzuen zergatiaz hausnartuko dute. 

Koilara Teatrok Espejismo-metamorfosis de una cucharilla erakutsiko du martxoaren 14an. Denda tradizional baten jabeak ustekabean bezero berezi bat hartuko du, saltzeko abilezia zalantzan jarriko diona. Auzokideen arteko liskarrak, munstroen armadak, telefono-deiak, konplizitatea, maitasuna eta traizioa izango dira ikuskizunean. 

Azkenik, martxoaren 21ean, Las Couchers konpainiak Charlas de azucarillo lana aurkeztuko du. Consuelo eta Socorrok euren  osaketa, hobekuntza eta birjaiotze-bidaiari helduko diote publikoaren aurrean. Euren aholkularitza-enpresaren bidez,  zoriontasunera eta barne-bakera itzultzen laguntzen dute. Badakite publikoko kideek bizitzan zehar gorabehera handiak zan dituztela. Horregatik, euren sendaketa-formularekin, postmodernitatearen eta antzinako tradizioaren arteko nahasketarekin, umore-klabean ilustratuko dituzte jendeak berriro ere bizitza “oso” bat izateko behar diren tresnak.