Lau oparien araua, haurrak Gabonetan zoriontsu izateko gakoa

Gabonetako oparietan pentsatzen hasi bazara, adi! Azken ikerketen arabera, umeek 5-10 opari jasotzen dituzte Gabonetan; askok, oraindik ere gehiago. Ondorioz, ume askok erabat distortsionatuta dute oparien eta jabetzaren zentzua. Opari gehiegi jasotzeak anestesia emozional moduan eragiten du, eta ondorioz, haurrak berekoiak, apetatsuak eta kontsumistak bilakatzen dira. Gehiegizko estimulazioa jasotzen dute, ilusioa galduz eta frustrazioa toleratzeko gaitasuna galduz.
Gainera, jostailuz josita egoteak haurren irudimenari kalte egiten die; guztia hau ekiditeko, lau oparien araua jarri dute martxan hainbat gurasok:
1) ERABILGARRIA DEN OPARI BAT: Arropa, zapatak eta antzeko artikulu praktikoak izan daitezke.
2) IRAKURGARRIA DEN OPARI BAT: Liburu bat izan daiteke, fisikoa zein elektronikoa.
3) ASKO DESIRATZEN DUTEN OPARI BAT: Gehien desio duten hori izan daiteke, betiere eskuragarria bada.
4) LUZE ERABILIKO DUEN OPARI BAT: Bere zerrendatik denbora gehien eskainiko dion jostailua aukeratu.
Bestalde, haurrentzat positiboa da beren jostailu zaharrak beharra duten beste umeei ematen irakastea; eta gogoratu, haientzat oparirik handiena beraiekin jolastu eta ondo pasatzeko denbora eskaintzea da!