Lau kantari

Lau kantari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-kantari/@@download/image/2012127909LAU_KANTARI_pamiela.jpg
2012/01/04
kritika
Testua:
Idazlea: Juan Gorostidi
125.zenbakia
Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Lartzabal eta Ruper Ordorika ardatz hartuta, herri kantagintza aztertu du Juan Gorostidik. Hautaketa subjektiboa izan dela azpimarratu du hasieratik eta hartara bere ustetan euskal kantagintzan mugarri izan diren lau musikari hartu ditu. Baina musikari moduan ez ezik, artista sortzaile moduan aztertu ditu laurak. Zenbait abestik sona handia lortuagatik, artisten paperak ezezagun izaten jarraitzen duela dio egileak eta hutsune hori betetzera ei dator liburu berezi eta interesgarri hau.