Lau hitzaldi, erakusketa bat eta proiekzio bat izango dira Donostiako XXX. Ibiltariaren Astean
Haizaldea Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako Intxaurrondoko 30. Ibiltariaren Astea apirilaren 19tik 25era izango da eta bost ekintza izango dira egitarauan, Intxaurrondo Kultur Etxean gauzatuko direnak. Isabel Herguerak, Tino Sorianok, Roge Blascok, Ander Izagirrek eta Irantzu Iribarrek parte hartuko dute.
Lehen hitzordua apirilaren 19an, ostiralean, izango da . Isabel Herguerak zuzendutako El sueño de la sultana filmaren proiektatuko dute. Emakumeek gobernatutako irudimenezko herrialde baten istorioa da protagonista. 1905ean idatzitako kontakizun feminista indiarra da.

Tino Soriano argazkilaria Los colores del mundo bere erakusketaren inguruan arituko da hilaren 22an. Mundu osoan zehar ibili ondoren, errealitate ugari islatzen ditu erakusketak. Erakusketa apirilaren 22tik maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik Intxaurrondo Kultur Etxean.
Roge Blascok 40 años informando sobre viajes y aventuras izeneko hitzaldia emango du apirilaren 23an. Munduari bira oinez edo Hego Amerika zeharkatuz eman dioten nabigatzaile bakarti, naufrago eta ibiltarien istorioak transmitituko ditu. Blasco kazetariak berrogei urte daramatza bidaiari eta abenturazaleak elkarrizketatzen, 1984an Radio Euskadin Levando anclas emititzen hasi zenetik iaz arte.

Ander Izagirre Vuelta al país de Elkano bere liburuaz arituko da, euskaraz, hilaren 24an, euskaldunen herriari "bira geografiko, historiko eta mentala" emanez.
Azkenik, hilaren 25ean, Irantzu Iribarrek Europako hainbat leku motoarekin zeharkatuz bizitako esperientziei buruz hitz egingo du, euskaraz.
Ekintzak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da.

