Lau hankako bidaiariak hegazkinetan

Lau hankako bidaiariak hegazkinetan Orain, zure lagun onena zurekin eraman dezakezu; ezagutzen dituzu animaliak onartzen dituzten konpainiak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-hankako-bidaiariak-hegazkinetan/@@download/image/GettyImages-2535461.jpg
2018/04/04
berria
Orain, zure lagun onena zurekin eraman dezakezu; ezagutzen dituzu animaliak onartzen dituzten konpainiak?
Lau hankako bidaiariak hegazkinetan

Animaliak hegaldietan eramatea ez da erraza; kaioletan sartu behar dira, eta sotoan joan behar dute, maletekin, hotza eta beldurra pasaz. Baina etxeko kide iletsuari esperientzia txar hori pasarazi nahi ez badiozu, badaude beste bideak. Hain zuzen, geroz eta gehiago dira animaliak onartzen dituzten hegazkin konpainiak. Ezagutzen dituzu?

 

 

- Jet Blue: 100 dolar kobratzen dituzte animaliagatik, eta zurekin eraman dezakezu, beti ere, 9 kilo baino gehiago pisatzen ez badu.

- United Airlines: Katuak, txakurrak, untxiak eta txoriak onartzen dituzte. 125 euro kobratzen dute animaliagatik, eta handiak direnentzat soto berezi bat dute, maletetik aparte. Gainera, hegaldian zehar bisitatu ditzakezu.

- WestJet: Gutxiago kobratzen dute, 50 dolar animalia bakoitzeko. Gainera, animalia handiak onartzen dituzte, eta bidaiari batek sei animalia eraman ditzake.

- Japan Airlines: Guztietan aurreratuenak dira animalia kontuetan. Wan wan jet charter hegazkina hartzen baduzu, luxu guztiak izango dituzu zure lagun iletsuarentzat. Eserlekuan zurekin eraman ditzakezu, eta bi albaitari daude hegazkinean animaliak behar dutenerako. Gainera, ura eta janaria eskaintzen diete.

-Alaska Airlines: Hemen ere, 100 dolar kobratuko dizkizute animalia eramateagatik. Animalia handiak onartzen dituzte, eta eserlekuetan eraman ditzakezu!