Lau egunetako lanaldiak sekulako arrakasta izan du Erresuma Batuan

Lau egunetako lanaldiak sekulako arrakasta izan du Erresuma Batuan Proiektu pilotu honetan parte hartu duten erakundeen %92ak eredu honekin jarraituko du soldatak jaitsi gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-egunetako-lanaldiak-sekulako-arrakasta-izan-du-erresuma-batuan/@@download/image/working-g8f77e99ab_1920-1030x687.png
2023/03/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Proiektu pilotu honetan parte hartu duten erakundeen %92ak eredu honekin jarraituko du soldatak jaitsi gabe.
Lau egunetako lanaldiak sekulako arrakasta izan du Erresuma Batuan

Sekulako arrakasta eta onarpen handia izan du entseguak enpresari eta langileen artean. Erresuma Batuan burutu da proiektu pilotu hau eta emaitzak oso baikorrak dira. Bertan parte hartu duten erakunde eta langileek lanaldi murriztuarekin jarraituko dute. 

Langileek argi dute, eta erakundeek ateratako etekinak ikusirik baita hauek. Diru-sarrerak igo egin dira, langileen txandakatzea murriztu eta langileen neke mailek ere behera egin dute. Guzti hau atzeraldi ekonomiko baten erdian, inflazioa hazten ari den honetan eta gobernu britainiarra ezegonkortasunean murgilduta dagoenean. 

Esperimentuak argitaratutako datuen arabera langileen nekea %71 murriztu da. Laneko bajak ere %65 murriztu dira. Horretaz gain, esperimentuan parte hartutako 2.900 langileei lo egiteko zailtasunak ote zituzten galdetu zitzaien, hau lan estresaren sintoma izan baitaiteke. %40ak aitortu zuten euren lo zailtasunak murriztu egin zirela, aldiz, %45ak ez zirela aldatu esan zuen eta %15ak lo ezinak hazi egin zirela. Dena den, galdegindako 2.900 langiletatik inork ez luke, soldatak igota ere, bost egunetako lanaldira itzuli nahi.

Erakundeek ere irabazten dute
Ikerketaren arabera, esperimentuan parte hartutako erakundeek ere onurak eskuratu zituzten, iazko urtearekin alderatuz %1,4koak, hain justu. Ikerketaren arduradunek ondorioztatu dute emaitzak argumentu indartsua direla lau eguneko lanaldiaren alde egiteko. Langileengan zein erakundeengan ondorio baikorrak ditu, langileen proaktibitatea bultzatuz eta enpresei onura gehiago eskainiz.