Latorrizko diseinuak

Bere buruari Neokentin ezizena jarri dion mutil batek azken muturreraino eraman du birziklapen aroan bizitzearena. Hilabetetan zehar pilatutako garagardo lata hutsak hartu eta, hara! mahai eta besaulki bana eraiki ditu etxeko egongelarako. Zehaztu duenez, guztira 353 lata erabili ditu, horrek esan nahi du, beraz, latorrizko diseinuak lantzen hasi aurretik 177 litro garagardo edan zituela artistak!