“Lateralus”

“Lateralus” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lateralus/@@download/image/10p13-5.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Tool
10.zenbakia
Tool-en kasua apartekoa da. Ez dago "amerikar metal berriaren" olatu gainean kokatzerik, euren proposamena gertuago baitago Led Zeppelin edo Pink Floyd bezalako erraldoien ausardiatik. Disko hau iluna da, luzea (77 min) eta une batzuetan, 1996ko "Aenima" grammy saria irabazitako lanaren antzekoa. Egitura luze eta aberatsak ("Ticks & leeches"). Beraiena besterik ez  den baxu-bateria soinua, hainbeste imitatzaile izan dituena azken bost urteotan, ("Aenima" talde askoren erreferentzia nagusia izan da gaurdaino) eta maisutasuna, batez ere tentsio isila adierazteko zati gogorretan tartekatuta ("Parabola"). "Lateralus" lehendabizikoan sartzen ez den disko iraunkor horietako bat da.